Ensemble Sinkro

  • Roberto Casado txirula 
  • Guillermo Presa saxofoia 
  • Imanol Martínez Hervás biola 
  • Naiara de la Puente akordeoia 
  • Tania Cortés elektronika 

París-Gasteiz

Pasa den ekainean Paris 8 unibertsitatean eta Parisko Cervantes Institutuan emandako kontzertu berrien ondoren, Ensemble Sinkrok Gasteizen eta Araian erakutsiko du urte osoko lan mardularen emaitza Parisko “Atelier de Composition” Unibertsitateko ikasleekin batera, José Manuel López López konpositorearen eta Alain Bonardi informatika musikalaren eta musika elektroakustikoaren irakaslearen koordinaziopean. 

Ensemble Sinkroko kideek hainbat klase magistral eman zituzten pasa den urte akademikoan Paris 8 unibertsitatean. Horietan, tresna bakoitzaren ezaugarriak erakutsi zizkieten konpositore gazteei, eta baita horien hizkuntza, tinbrerako eta adierazpenerako aukerak eta teknika tradizionalak hala nola zabalduak. Elektronikarekin bertatik bertara jolasteko eta esperimentatzeko aukera ere izan zuten, soinua denbora errealean prozesatuz. 

Proposamen horretara gehitzen dira Lur González eta Fran Barajas konpositoreak. Batak zein besteak, amaituak dituzte euren konposizio ikasketak Musikenen, Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian, Gabriel Erkoreka eta Ramón Lazkano irakasleekin. 

Emaitza sorkuntzaren, originaltasunaren eta freskotasunaren leherketa uztartu bat da. Bizi garen gizarte globalizatuan den aberastasun handiaren erakuslea da, askotariko kultura, ideia, eragin, erreferentzia eta tradizioekin.

EnsembleSinkro.bandcamp.com

Larunbata
26
Aza
19:30
Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa
 
13:30
Andra Mari Aretoa (Araia)

Egitaraua

  • Diane Schuh
    “Jardin de Friches”
      
  • Santiago Barreto
    “Marimonda"
     txirula 
  • Gil Miguel Monteagudo Ruiz
    “Vientos de plata verde”
     txirula, saxofoia, biola, elektronika 
  • Arnau Gran i Romero
    “Scattered Orbitals”
     saxofoia, biola, akordeoia, elektronika 
  • Slwoong Choi
    "Micro-Vs”
     saxofoia, biola, akordeoia, elektronika 
  • Tania Cortés
    “[n.o.si]”
     txirula, biola, elektronika 
  • Gustavo Barrientos
    “El Pestañeo del Kronómetro”
     txirula, saxofoia, biola, akordeoia 
  • Fran Barajas (1995)
    “Obra nueva” (2022) (*) erabateko estreinaldia
     txirula baxua, biola, akordeoia 
  • Lur E. González (1999)
    “Mara-Mara” (2022) (*) erabateko estreinaldia
     txirula, saxofoia, biola, akordeoia 
FaLang translation system by Faboba