Musika Garaikideko Nazioarteko XXII Zikloa
Bernaola Zikloa, musika garaikidearen Euskal Herriko hitzordurik nagusienetakoa dena, Gasteizera dator berriro bere XXII. edizioarekin. Aurten, zikloak gaur eguneko soinuak ikertzera gonbidatuko gaitu proposamen ausarta eta askotariko batekin.
Emago diren 18 kontzerturen, bidez, jaialdiak agertoki kartsu bilakatuko ditu Gasteizko eta Arabako 10 gune enblematiko. Kontzertuaretoetatik hasi eta kokaleku historikoetaraino, gune bakoitza berebiziko bizipen bat eskaintzeko aukeratu izan da, arkitekturak musikaabangoardiarekin bat egiten duela.
Prestatu den egitarauak aukera paregabea eskaintzen du ospe handiko konpositore eta artistak, eta sorkuntza garaikideko ahots berriak ezagutzeko. Bernaola Zikloa ez da kontzertuen ziklo huts bat,musikazaleentzako topagune bat da, berrikuntzarako plataforma bat eta arteak gure garai honetan duen egitekoari buruz gogoeta egiteko espazio bat.
Soinuzko bidaia xarmagarri honetan murgiltzera eta musika inoiz ez bezala bizitzera gonbidatzen zaitugu.
Kontzertu guztiak doakoak dira. Sarrera doan, edukiera bete arte.