Alfonso Garcia de la Torreri eskainitako edizio berezia

 

Bernaola Zikloak Alfonso Garcia de la Torre konpositore, irakasle eta kultura kudeatzailearen memoriari eskainiz ospatu nahi du bere XX. edizioa. Era horretan, aitortza egin nahi dio eta eskerrak eman nahi dizkio Bernaola sortu eta urte hauetan guztietan fundazioaren arima materra izan denari.

Ensemble Sinkrok 3 kontzertu eskainiko ditu Alfonso Garcia de la Torreren eta ekitaldi berezi honetarako berariaz idatzi dituzten beste konpositore batzuen musikarekin.

Marisa Machadok Scherzo aldizkarian eskaini oroitzapenean zioen bezala:

“gure herrialdeko musika elektroakustikoan, soinuaren artean, musikarik ausartenean erreferentzia erabatekoa zena eta berrikuntzarekin, adierazpen arriskuarekin, Artearekin, letra larriz, konprometituenetariko bat eraman digu gaixotasun labur baina geldiezin batek. Denbora ilun eta beldurtietan ‘abangoardia teknologiko-musikalaren militante nekaezin’ bat galtzeak zurkaitz bat galtzea esan nahi du, hemengo kulturaren eta gure kultura nazioartekoenaren zutabe sendo bat."

 

Alfonso Garcia de la Torrek 1985. urtean ekin zion bere lanari, Vitoria-Gasteizko “Jesus Guridi” Kontserbatorioko eraikin berria zabaldu zenean. Garai hartako zuzendari zen Carmelo Bernaolak Musika Elektroakustikoaren Laborategi sortu berriaren arduradun egin zuen, teknologia berriak musika irakaskuntzetan sartzeko helburuarekin. Garai hartan esperientzia aitzindaria izan zen gure herrialdean. 

Alfonso, beraz, gaurko eta biharko profesionalak diren ikasle belaunaldi askoren irakaslea izan zen. Harrigarria da ikasle guztiek haren oroitzapen bikaina gordetzea, ez bakarrik irakasle on bezala, baita pertsona atsegin eta hurbil gisa ere. Ez zen sekula haserretzen eta beti irribarretsu, pertsona gisa tratatzen gintuen, ez bakarrik ikasle gisara, eta gure proiektu guztietan entzuten eta babesten gintuen, burugabeak izanagatik ere.  

Irakasle gisa, konposizioari eta interpretazioari aplikatutako elektroakustikaren eta teknologiaren gakoak irakatsi zizkigun, eta, batez ere, gure buruak eta gure belarriak aukera adierazkorren unibertso zoragarri batera ireki zituen, non mugak gure irudimenak baino ez dituen ezartzen. Horrela, Euskal Herriko musika ondarearen zati handi baten emagin izan zen.  Lan horiek estreinatu behar zirenez, Alfonsok "Grupo Instrumental Jesus Guridi" sortu zuen1985ean, Juanjo Mena izan zelarik lehen zuzendaria. Talde horrek 2005ean “Ensemble Sinkro” izena hartu zuen, eta gaur egun ere funtsezko jarduera burutzen jarraitzen du euskal musika sortu berria sustatzen eta zabaltzen.

Horren ondorioz, kontzertuak eta jaialdiak antolatzen hasi zen, lan hori jende guztiari erakusteko.

Zenbakiek kultura kudeatzaile gisa egin zuen lan izugarriaren berri ematen digute:

  • Bernaola Zikloa Jaialdiaren 19 edizio 2004. eta 2022. urteen artean
  • XX. mendeko Musika Zikloaren eta Musika Garaikidearen Zikloaren 6 edizio 1994. eta 2003. urteen artean
  • Musika Elektroakustikoaren Jardunaldien 10 edizio 1988. eta 2004. urteen artean
  • Sinkro Jaialdiaren 8 edizio 2005. eta 2012. urteen artean
  • Ensemble Sinkroren hamaika kontzertu mundu osoan zehar, enkargatutako 250 lan baino gehiago estreinatu zituelarik
  • Sinkro Records-en kaleratutako 20 CD
  • Sinkro Scores-en argitaratutako 16 partitura.  

Bere eskuzabaltasun handiak eta lan desinteresatuak murriztu egin zion, ziurrenik, konpositore gisa utzi digun ondarea, edertasun eta sentsibilitate handiko lan ugari utzi baitizkigu, non tresna tradizionalak zuzeneko prozesamenduari esker eraldatzen diren eta era guztietako soinu sintetiko eta naturalekin nahasten diren. Beste diziplinetako artistekin lankidetzan arituta, dantzarekin, bideo mapping-arekin, pinturarekin eta antzerkiarekin bat egiten zuten ikuskizunak sortu zituen. Sorkuntza lanaren zati handi bat inprobisazio askearen arloan garatu zuen, eta Sirius taldea sortu zuen horretarako, hainbat ikuskizun emanez eta ekoitziz. 

Besterik gabe, eskerrak eman nahi dizkiegu Matilderi, Ioneri eta Gorkari beren neurrigabeko eskuzabaltasunagatik Alfonso gurekin partekatzeagatik. Maite zaituztegu.

 

 

Omenaldiaren osagarri, Fernan Mtz de Ereditaren "De memoris, esencia de un recorrido" argazki erakusketa dago, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan (Gasteiz), 2023ko urriaren 14tik 2024ko otsailaren 3ra.

Kontzertu guztiak doakoak dira, urriaren 22an izan ezik. Sarrera doan, edukiera bete arte.

FaLang translation system by Faboba
  • Drumming

    Drumming

  • Katharina

    Katharina

  • Akusma

    Akusma

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6

Bernaola Zikloa Egoitzak

Jesus Guridi Kontserbatorioa

Jesus Guridi Kontserbatorioa

Konstituzio Plaza, 9
01009 Vitoria-Gasteiz
945 28 24 00
conservatoriovitoria.com

Artium Museoa

Artium Museoa

Frantzia, 24
01002 Vitoria-Gasteiz
945 20 90 20
artium.eus

J.C. Arriaga Kontserbatorioa

J.C. Arriaga Kontserbatorioa

Ibarrekolanda Plaza, 1
48008 Bilbo
944 15 78 88
conservatoriobilbao

Andra Mari Aretoa

Andra Mari Aretoa

Andra Mari Kalea, 6-8
01250 Araia
945 30 40 06
asparrena.eus