Ensemble Sinkro

  • Alfonso Gómez pianoa 
  • Sergio Gutiérrez pianoa 
  • Javier Alonso perkusioa 
  • Olalla Montoya perkusioa 

Debussyren itzala oso nabarmena da Maurice Ohana-ren Douze études d 'interprétation obran. Sons Confundus piezan, pianoak eta perkusioak organismo bakar baten gisan jarduten dutela dirudi, instrumentu hibrido baten gisa, zeinaren sonoritateak erresonantzia luzeen bidez adierazten diren nagusiki, kolore harmoniko sotilez josita eta sentsualitate hipnotikoz kargatuta. Imitations-Dialogues-en, aldiz, pianoak eta perkusioak gorputz bereizi gisa jarduten dute, harreman dialektikoago batean. Diskurtso musikala kanporakoia eta bitalista bilakatzen da hainbat unetan, musika afroamerikarraren oihartzunekin eta etengabeko animazio erritmikoarekin.

Laiotz “irauteko ezintasunaren eta amildegiaren bertigoaren” inguruan eraikitzen den bost piezako multzoa da. Profil idor eta aldakorreko soinuko unibertso baten aurrean gaude, Bartok-en eta Gesualdoren itzal gurutzatuak agertzen direla bertan. Lehen eta hirugarren piezetako begitazio erritmikoek hungariar konpositorearen urruneko oihartzun bat atxikitzen dutela ematen badute, Gesualdo-ren Moro, Iasso madrigalaren aipua ustekabean agertzen da bigarren piezaren ezinegontasunean eta laugarren piezaren ilunaldi hunkigarrian. Bosgarrenak, berriz, laztasun mingarri eta ia ankerrarekin ematen dio amaiera konposizioari. 

Paul Sacher-ek 1937an enkargatu zion 2 pianorako sonata eta perkusioa da Bela Bartoken lan ezagunenetako bat da. Bartokek bazekien perkusiozko musika berritasun bat zela garai hartan eta tresnen antolaera berezia planteatu zuen agertokian. Bere egiturari buruz, hau idatzi zuen Bartokek: “lehenengo mugimendua “Assai lento” sarrera motel batekin hasten da, eta honek “Allegro molto” mugimenduaren zergatia aurreratzen du. Bigarren mugimendua A-B-A Lied sinplearen eran dago idatzita. Hirugarren mugimendua, Do notan dena, rondó eta sonata arteko konbinazio bat da”. 

Kontzertua, Printzipaleko XII. Ganbera Zikloarekin lankidetzan

ensemblesinkro
12:00
Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa
Sarrera: 7€

Egitaraua

FaLang translation system by Faboba