Peru Galbete - Uraren Oldea

Kontzertu musikal-bisuala

Urak urtu du iragana. Bihurtu du ur geldo, goitik irudikatutako ur azal. Eta izkutatzen duen guztia, izkutatzen duelako soilik, da egia.

Zuzeneko ahotsa eta irudia batzen dituen emanaldi honek familiako diapositiba zahar batzuk ditu oinarri.

Diapositiba hauek uholde bat jasan zuten eta urak eraldatu ditu, denborak oroitzapenekin egiten duen eran. Zine-kontzertu hau memoriaz, oroitzapenez, denboraz eta garenaz (edo izateari uzten diogunaz) hitz egin nahi du. Musika eta bere inprobisazioa, ahots efektu eta loop-en erabileraz, denboran joan-etorrika dabil, ohartzeko azkenik ez dela besterik oraina baizik.

Laguntzaile: IAK

19:30
Izaskun Arrue Kulturgunea
FaLang translation system by Faboba