El grito del elefante
El grito del elefante, [Elefantearen oihua], konposizioa denbora errealean ematen da eta hainbat artista gonbidatuk hartzen dute parte haren sorkuntzan. Kasu honetan, Zuriñe Benaventeren eta Ana Buitragoren dantzari Ignacio Monterrubioren zuzeneko musika elkartzen zaio.
El grito del elefantek alarma-egoeran jartzen du fokua, orainaldiak duen presentzian eta agertokian eta horren inguruan gertatzen den guztiarekin den loturan. Bernaola Zikloarekin lankidetzan.
Ana Buitrago. Haren interesak gorputzak eta ekintzak pertzepzioaren inguruan jokoan jar dezaketen desplazamenduetara zuzentzen dira une honetan, gure iruditeria koreografiko eta politikoak beste harreman eta munduikuskera batzuetarantz mugiarazten dituelarik. Dantzaria da eta koreografia eta esku-hartze propioak egiten ditu, bakarrik nahiz beste artista batzuekin lankidetzan. Urteen joanarekin lan mardula garatu izan du irakaskuntzan eta ikerketan dantza eta mugimenduaren laborategietan. Estudio 3ren zuzendarikidea izan zen eta UVI-La inesperada elkartearen sortzaileetako bat da, Desviaciones programarekin Madrilen koordinatuta. Gerora, berriz, Pradillo Komunitatearen, misionDivina koletiboaren eta La Porta BCN elkartearen kide izan da. Ibilbide luzea egina du programatzaile gisa eta hainbat artistei laguntzeko prozesuetan eta praktika artistikoen topaketa edo elkartrukeko testuinguruetan.
Zuriñe Benavente.
Kataluniako emakumezko interpretari onenarentzako 2020ko Kritikaren Sariaren irabazlea. Arabako kultura-ekintzailetzaren AJEBASK 2021 sariaren irabazlea. Altraste-ren eta DANTZARABA Vitoria-Gasteizko Dantza eta Mugimenduen Nazioarteko topaketen zuzendari artistikoa. Musikaren, dantzaren eta testuaren performance kodeko fusioa nabarmentzen da bere sorkuntzetan, begirada sakon bat luzatuz orainaren unea harrapatzeko eta ikusleekiko hurbiltasun eta elkarrizketaren bilaketan.
![]()
Laguntzaile: DanzÁlava